Emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu dute Berrizen

Anboto 2022ko api. 12a, 14:42

Iaz izandako eraso martxista salatzeko deitutako protestaren irudi bat

Emakume batek jasandako eraso matxista salatu du Berrizen. Ertzaintzak baieztatu duenez, atzo arratsaldean izan zen erasoa eta ustezko egilea inputatu dute. Azeri Gorriak talde feministak kontzentrazioa deitu du, gaur, 19:00etan, Urtiaga plazan.

Azeri Gorriak taldeko kideek nabarmendu dutenez, "Berrizen gertatu dena ez da salbuespen bat, patriarkatuak emakumeok sistematikoki zapaltzen jarraitzen duenaren adierazle bat gehiago baizik". Horrexegaitik saretze eta autodefentsa feministarako deia egin dute Erasorik ez, erantzunik gabe! lelopean.

Izandako indarkeria matxista kasu berri horren aurrean, "haserre", "kezkatuta" eta "antolatuta" dauela azaldu dute Azeri Gorriak talde feministakoek: "erasotzaileei aurre egiteko eta, batez ere, erasotuei babesa eta laguntza eskaintzeko".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!