Familia protagonistak etorkizunari aurre egiteko iragana gogorazeko apustua egingo du. "Sentsazio latzak pizten dira, jada kaleratuta dauden izakien oroitzapenak eta baserri giroko soinuak. Ondarea galtzeko beldurra sortzen da, izan ginenaren, garenaren... oroitzapena galtzeko beldurra", azaldu dute Markeliñetik. Itziar Fragua aktorea da protagonista nagusia.
Markeliñek 37 urteko ibilbidea du antzerkigintzan, eta urte hauetan ikuskizunak lantzeko modu propioa garatu du. "Mundua eta bizi dugun denbora arriskuan jartzen dituzten istorioak sortzen ditugu, gure memoriari eta gure uneari begirada kritikoa eginez. Ikusleak bere gatazka eta kontraesanen kontenplazioaren plazera modu eder eta adimentsuan islatuta senti ditzaketen istorioak", azaldu dute Markeliñeko kideek.