Berrizko Udalak Berdintasun Zerbitzua eta Interpretazio Zerbitzua lizitaziora atera ditu

Maialen Zuazubiskar 2022ko ots. 23a, 12:01

Berdintasun Zerbitzurako interesa duten enpresek otsailaren 26ra arte izango dute aukera beraien eskaintzak aurkezteko. Interpretazio Zerbitzukoek, berriz, martxoaren 5era arte. 

Berrizko Udalak Berdintasun Zerbitzua lizitaziora atera du, 21.520 euroko aurrekontuarekin. Udaletik jakitera eman dutenez, lizitazioak bederatzi hilabeteko iraupena izango du eta beste hiru urtez luzatzeko aukera egongo da. Interesa duten enpresek otsailaren 26ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko du eskaintza. 

Lizitazioari buruzko informazioari dagokionez, udaletik jakitera eman duten, gutxienez astelehenetik barikura pertsona bat lanaldi erdira egon beharko dela, lanposturako egokia den titulazioarekin. Gainera, berdintasunari buruzko legeriaren eta ekimenen arloan antzeko lanetan izandako esperientzia baloratuko dela. 

Interpretazio zerbitzua
Berdintasun Zerbitzuaz gain, interpretazio zerbitzua ere lizitaziora du udalak. Zerbitzu honek 13.500 euroko aurrekontua izango du eta apirilaren 1etik abenduaren 31ra arte emango da. Gainera, hau ere hiru urtetan (2023, 2024 eta 2025) luzatzeko aukera egongo da.  Interesatuek martxoaren 5eko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaintzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!