Bide historikoak berreskuratzeko eta batzuetan sortzen dituzten gatazkak ezabatzeko asmoz, bide publikoen inbentarioa egingo du Berrizko Udalak. "Udalerriaren eta landa-guneen bilakaera historikoan funtsezkoa den bide-sarea berreskuratu nahi da, mendeetan zehar kultura-ondare gisa eta egungo bide-sare gisatu eratu baitira, komunikazio eta aisialdi erabilera desbedinetarako", adierazi du Orlan Isoird berrizko alkateak.
Bestalde, udaleko arduradunek gogorarazi dute herriko bideak auzoak eta baserriak elkarren artean eta hirigunearekin edo industrialdeekin komunikatzeko azpiegitura direla. "Bide publikoen inbentario honekin sortzen diren gatazkak konpondu gura ditugu", adierazi dute Berrizko Udaletik.