Azkeneko lanean ere mimoz zainduriko berbak eta melodia itsaskorrak uztartu ditu Ramirezek. "Hit bilakatzen diren doinuak jaurtitzeko metraileta" lez definitzen dute bere lana. Zuzenean ere ez da atzean geratzen, eta eszenaratze "kementsua eta interaktiboa" dutela diote. Bakarka ez ezik, artista ezagunen ondoan ere egin du bidea Mr Kilombok. Besteak beste, Rozalen, El Canijo de Jerez, Jenny & The Mexicats, El Kanka, Muerdo, Pedro Pastor eta El niño de la hipoteca artistekin kolaboratu du. Azken zazpi urteetan, Macacoren taldekidea ere izan da. Youtubeko profilean milioika bisita batzen ditu artista madrildarrak.
Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera 6 eurokoa izango da.