Sei Urte, Pleura, Malakias & Maixa Berrizko Gaztetxeko urteurren jaian

Maialen Zuazubiskar 2022ko otsailaren 7a

Sei Urte

Berrizko Hiltegixe Gaztetxearen XXIII. urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dute. 

Hiltegixe Gaztetxearen urteurrena ospatzeko egun biko egitaraua antolatu dute Berrizen. Egitarauari hasiera otsailaren 11n emango diote, 18:30ean txokolatadarekin. Ostean, ipuin kontalaria egongo da. 

Zapatuan, otsailak 12, berriz, egunari hasiera marianito girarekin emango diote; 13:00etan hasiko da Gaztetxetik. 14:30ean herri-bazkari autogestionatua egingo dute. Bakoitzak bere tupperra eraman beharko du. Eta urteurren asteburuari amaiera, kontzertuegaz emango diote. 21:00etatik aurrera Sei Urte, Pleura eta Malakias & Maixa ariko dira Gaztetxeko oholtzan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!