Auto biren arteko istripua gertatu da AP-8an, Berriz parean

Anboto 2022ko urt. 19a, 21:05
Suhiltzaileak Berrizko istripuan (@BomberosIurreta)

Gaur 19:30 inguruan, Honda Civic eta Mercedenz Benz markako auto biren arteko istripua gertatu da AP-8an, Berrizen parean eta Bilborako noranzkoan. Bost pertsona artatu behar izan dituzte istripuaren ondorioz. Une honetan ez dago auto ilara nabarmenik errepidean, Ertzaintzako iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!