Hogei ekitaldia baino gehiago dituen kultur programazioari Antonio Deuna Berrizko jaiekin batera eman diote hasiera. Urtarrilaren 14tik maiatzaren 21era bitartean Berrizko Kultur Etxea musika kontzertuz, dantzaz eta antzerki familiarrez beteko da.
Esan bezala, kultur programazioari urtarrilaren 14an emango diote hasiera, Dana Moya eta Miren Agur Meaberen musika eta poesia errezitaldiagaz. Gainera, urtarrilaren16an Altsasu antezlana taularatuko dute.
Horrez gain, Cortocircuitos abeslariaren 'Mr. Kilombo' edo Niña Coyote eta Chico Tornado taldeen musikaz gozatzeko aukera egongo da. Baita, Zurrunka Teatro zein Markeliñe antzerki taldeen ikuskizunez ere, besteak beste.
Kultur ekitaldi hauetarako sarrerak eskuratu gura dituztenek aurrez aurre zein online eskuratzeko aukera izango dute.
EGITARAUA
URTARRILAK 14
19:00 Dana Moya eta Miren Agur Meabe
URTARRILAK 16
19:00 Altsasu (La Dramática Errante)
URTARRILAK 21
17:00 Zuhaitzak landatzen zituen gizona (Gorakada)
URTARRILAK 29
19:00 Semea pixka bat motelago dabil soilik (Tanttaka)
OTSAILAK 4
17:00 Aioko (Zurrunka Teatro)
OTSAILAK 12
19:00 Lehendakari gaia (Txalo produkzioak)
OTSAILAK 18
17:00 Leihoak (Teatro Paraiso)
OTSAILAK 19
19:00 MR. Kilombo (Cortocircuitos)
OTSAILAK 24
18:00 Nire Sudur Puntan (Kolektivo konika)
MARTXOAK 5
19:00 Lof Ladier on fight (Doos Colectivo)
MARTXOAK 12
19:00 Winona & Grace (Khea Ziater)
MARTXOAK 17
12:00 Atzerrian lurra garratz (Huts teatroa * Artedrama)
MARTXOAK 19
19:00 Niña Coyote eta Chico Tornado
MARTXOAK 25
17:00 Tempus (El que ma quedá de Teatre)
MARTXOAK 26
19:00 Cabezas de cartel (Perigallo Teatro)
APIRILAK 1
17:00 Ganbara (Markeliñe)
MAIATZAK 14
19:00 Arima (Amaia Elizaran)
MAIATZAK 21
19:00 Fresa y chocolate (Alberto Alfaro & Teatro de la Entrega)