[EGITARAUA]: Berrizko jaietako egitaraua

Maialen Zuazubiskar 2022ko urt. 10a, 10:30
Artxiboko irudia (2019)

Urtarrilaren 8az geroztik Berrizen Antonio Deuna jaiak ospatzen dabiltza. Donien Atxa urtarrilaren 15ean jarriko dute.

Urtarrilaren 8an eman zieten hasiera jaiei eta orduz geroztik hainbat ekimen antolatu dituzte.Datorren asteburuan ere hainbat ekintza izango dira. Tartean, Nekazal Olinpiadak. Bertan parte hartzea gura dueneak urtarrilaren 14a baino lehen eman beharko du izena.

Udaletik jakitera eman dutenez, Covid19aren aurkako segurtasun neurriak bermatuko dira une oro. Horrez gain, programa pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu ahal izango dela azaldu dute.

EGITARAUA

URTARRILAK 14
19:00
Musika eta poesia: Dana Moya eta Miren Agur Meabe 'Begiak zerumugan'. Berrizko Kultur Etxean

URTARRILAK 15
12:00 Pailazoak: Tomasen abenturak. 'Adi, grabatzen, ekin'. Olakueta frontoian
18:00 DJ. Oihan Vega. Probalekuan
19:00 Donien Atxa Altxatuko da. Olakueta plazan

URTARRILAK 16
11:00 Eskualdeko XL. Barazki eta Fruitu erakusketa. Probalekuan
13:00 Iremiñe Dantza Taldea eta San Lorentzo Dantza Taldea. Olakueta plazan
19:00 Antzerkia. 'Altsasu'. Berrizko Kultur Etxean

URTARRILAK 17
17:30 Musika kontzertua. Txomin Artola.
Berrizko Kultur Etxean
19:30 Nekazal Olinpiadak. Frontoian

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!