Mankomunitateak ekintza berezi bat antolatu du Gabon zahar goizerako. 4 eta 14 urte bitarteko umeentzako ginkana egingo du Berrizko belodromoan, goizeko 11:30etik 13:00era bitartean. Adinaren araberako taldeak antolatuko dituzte, begiraleek zuzenduta. Horrez gainera, umeek txirrindulari profesionalen bisita jasoko dute. Besteak beste, Ziortza Isasi, Mikel Bizkarra eta Illart Zuazubiskar bertan egongo dira. Mankomunitateko iturriek aurreratu dute opariak eta ezustekoak egongo direla partaideentzat. Izena eman gura duenak horretarako aukera zabalik du 946818116 edo mdurango@bizkaia.org helbide elektronikoan.