Berrizko Udaletik jakitera eman dutenez, udalarentzat "oso garrantzitsua" da helduen euskalduntzean eta alfabetatzean eragitea. Hori horrela, ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatzea ikastaroak egin dituzten berriztarrei diru-laguntzak emango dizkiete. Eskaria egiteko epea abenduaren 10ean amaituko da.
Horrez gain, Berrizko Haurreskolan umeak izan dituzten familiak ere laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Diru-laguntza hau eskatzeko epea abenduaren 30ean amaituko da.