Eñaut Gaztañagak (gitarra), Juanjo Berasainek (abeslaria), Unai Eizagirrek (baxu-jotzailea) eta Janardana Iglesiasek (bateria) osatzen dute Ezpalak taldea. Musikari horiek Grises, Voltaia eta The Moths taldeetan aritutakoak dira aurretik. Ezpalak taldeak 2019ko udaberrian kaleratu zuen Ezpalak bere lehenengo diskoa, eta Kolpatu topatu horren jarraipena da. Zortzi abestik osatzen dute bigarren lan hau, eta rock doinuak nabarmendu dira honetan ere. Melodia gogoraerrazak ere badituzte bigarren lan honetan, 90eko rock taldeen eragin nabarmena dutenak, gainera.
Kontzertu sorta
Ezpalak taldeak ekainean ekin zion bigarren lan luzea aurkezteko birari, Donostiako Dabadaba aretoan kontzertu bikoitza eskainita. Gipuzkoarrek hainbat kontzertu dute lotuta hurrengo hileetarako. Bihar, zapatua, Leitzan (Nafarroa) arituko dira; abenduan, Madrilen kontzertu bi eskainiko dituzte, bata Radio 3 irratsaiorako, eta uztailean Bilbon egiten den BBK Live jaialdian parte hartuko dute, Placebo, The Killers eta Stromae talde entzutetsuekin, besteak beste.