Megako langileek zuzendaritzako kideak "enpresa galtzen" dabiltzala salatu dute

Anboto 2021ko aza. 23a, 09:00

Berrizko MEGA enpresan prekarietaterik ez lemapean elkarretaratzeak egiten dabiltza.  

CCOO sindikatuak jakitera eman duenez, Berrizko Melchor Gabilondo (MEGA) enpresan "egoera kaxkarrean" daude eta langileak mobilizazioak egiten dabiltza. "Azken urteetako kudeaketa penagarria da. 2020an 120 langileko plantilla duen enpresak euretako 18 kalera botatzea erabaki zuen, eta ostean euretako sei berriro hartu zituen", adierazi dute CCOO sindikatuko kideek.

Azken hilabeetan, berriz, "egoerarekin nekatuta" langileek kalera irtetzea erabaki zuten: hitzarmen berri bat sinatzeko eta gutxieneko soldata igotzeko eskatzeko, besteak beste. "Baina egoera okertu egin da. Zuzendaritzak urriko nomina azaroaren 15eko astean ordainduko zigula esan zigun, eta orain ez duela egingo esan digu. Enpresaren hitzetan ez dago likideziarik hori egiteko", jarraitu dute CCOOkoek. Gainera, enpresa-batzordearen adostasunik gabe enpresa ERTE bat negoziatzen ahalegindu dela azaldu dute. "Enpresako zuzendaritza enpresa galtzen dabiltza. Langileak ez engainatu", salatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!