Hizkuntza eta kultur ondarea bildu eta gizarteratzen dabil Berrizko Udala

Maialen Zuazubiskar 2021ko aza. 18a, 10:21

Berrizko Udalak ondarea sareratzen jarraitzeko helburua du. 

Berrizko Udalak hizkuntza eta kultur ondarea bildu eta gizarteratzeko ekimen desberdinak egin ditu.  Horren baitan Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren baitan Berrizko ahotsak jaso eta www.herriondarea.eus helbidea sortu du. 

Horren bitartez, herriko euskalkia, ahozko euskara jator eta bizia, hiztun nagusienen ahozko ondare kulturala eta memoria kolektiboa jaso eta zabaltzea gura izan dute. Baita antzinako ohiturak, bizimodua eta lanbide zaharrak, besteak beste, ezagutzera ematea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!