Berrizko Udalak etxebizitza bat eta lokal bat salgai jarri ditu

Anboto 2021ko aza. 15a, 08:49

Udalak jakitera eman duenez lehiaketa bidez esleituko dira bi eraikinak. 

Berrizko Udalak bere bi eraikin jarri ditu salgai, San Antonio kaleko bigarren zenbakian dagoen etxebizitza bat eta Olakueta plazako laugarren zenbakian dagoen lokal bat. 

Udaletik azaldu dutenez, etxebizitzaren kasuan, bertan iñor bizi ez denez, salgai jartzea erabaki dute. Eraikinak 56,75 metro koadroko azalera erabilgarria du. Baita egongela, logela, sukaldea, bainugelak eta balkoi estalia ere. Enkanterako hasierako prezioa 81.687 euroko da. 

Olakueta plazako lokalak, berriz, 61 metro koadroko erregistro-azalera erabilgarria da eta enkanterako hasierko prezioa 68.852 eurokoa da. 

Bestalde, udaletik azaldu dutenez, eraikinen enkanterako hasierako prezioa besterentze-espedienteetan dagoen balorazio teknikoaren arabera finkatu da, eta espediente horietan ez dira sartzen ez BEZa, ez eskualdatzeari aplika dakizkiokeen zergak edo gastuak. 

Interesatuak Berrizko Udalarekin harremanetan jar daitezke 94 682 40 36 telefonora deituta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!