Espainiako literaturgintza modernoaren lehenengo eleberrietarikotzat hartzen da Tormesko itsumutila; Salamanca eta Toledo inguruetara darama ikuslea; gizarte dekadentea erakusten du, inguru dekadente batean, maila sozial baxuko pertsonekin, eta inguratzen dituzten pobreziagaz erakusten ditu horiek. XVIII. mendean arrakasta handiagaz sortu zen pikarokeria lez ezagutzen den generoaren sortzailetzat hartzen da nobela, eta, antzerkian ere, protagonistak epistola lez erakutsiko du bere istorioa. Familia osoagaz gozatzeko ikuskizuna dela nabarmendu dute.
Galiziatik mundura
Haurrentzako eta gazteentzako antzerkigintzan esperientzia handiko kideek osatzen dute Pedras de Cartón konpainia. Lan honetan, Laura Sarasola eta Pablo Sanchez arduratu dira obra zuzentzeaz, eta Juan Rodríguez dramaturgiaz. Rodríguezek aktore lanak ere egiten ditu eta Xosé Manuel Esperantek eta Xosé Vilarellek ere igoko dutea oholtza gainera beragaz batera.