Berrizen frankismoko biktimak oroitzeko ekitaldia egin dute

Anboto 2021ko ira. 11a, 20:36
Gaurko ekitaldiko irudia.

1936an indar frankistek fusilatutako berriztarrak oroitu dituzte urteroko ekitaldian.

Irailaren 11 gomuta eguna izaten da Berrizen, frankismoan hildako eta errepresaliatutako herritarrak omendu eta gogoratzen dituztelako. Izan ere, 1936an indar frankistek Felipe Urtiaga, orduko alkatea, eta Jose Agirre, Gregorio Urkijo, Fermin Aranguren eta Agustin Milikua herritarrak fusilatu zituzten. Berriztar horiek eta frankismoa pairatutako guztiak gogoratu dituzte gaur udaletxe pareko parkean egindako ekitaldian.

Abesbatzak eta dantzariek ere parte hartu dute ekimenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!