1936an indar frankistek Felipe Urtiaga, orduko alkatea, eta Jose Agirre, Gregorio Urkijo, Fermin Aranguren eta Agustin Milikua herritarrak fusilatu zituzten. Orduz geroztik, irailaren 11 lagun horiek eta, oro har, frankismoa sufritu zutenak omentzeko baliatzen dute.
Aurtengoan 12:00etan udaletxe aurrean biktima guztiak gogoan izango dituzte eta oroitzapen ekitaldia egingo dute. Gainera, abesbatzak abestu eta dantzariak ere izango dira. Ostean, 13:15etan memoriaren bidean lore eskaintza egongo da.