Gaur, 16:00 inguruan, Oizko Ametzorbe eskalada gunean eskalatzen zebilen19 urteko gazte bat "10 bat metroko" garaieratik erori da, Ertzaintzak ohar batean azaldu duenez. "Kolpe handiaren ondorioz, eskalatzaileak min handia zuen bizkarrean eta horrek ibiltzea edo mugitzea galerazten zion", azaldu dute.
Ertzaintzako helikopteroa eta mendi-erreskaterako unitatea bertaratu dira. Eskalatzailea egonkortu eta helikopteroan gune seguruago batera eraman dute. Han Osakidetzako helikopteroa zain zegoen gaztea Gurutzetako ospitalera eramateko. (Bideoa: @UvrErtzaintza)