Berrizen Bizkaiko emakumezkoen binakako pentatloi txapelketa jokatuko da uztailaren 24an

Maialen Zuazubiskar 2021ko uzt. 14a, 11:54

Emakumezkoen binakako pentatloi txapelketa jokatzeaz gain, Bizkaiko orga joko txapelketa egingo dute. 

Bizkaiko emakumeezkoen binakako pentatloi txapelketa jokatuko da uztailaren 24an Berrizen. 12:00etan hasiko da txapelketa. Bertan, Karmele Gisasola 'Zelai III'ak Uxue Ansorregigaz batera parte hartuko du, Garazi Arruti eta Lucia Orberen kontra. 

Orga txapelketan, berriz, Ousmane Dramek, Jon Ander Malainak, Igotz Ardeok eta Eloy Salterainek parte hartuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!