Udaletik jakitera eman dutenez, natura baloreak kontserbatzeko eta berreskuratzeko ekintzak 2021ean zehar hasiko dira. Legañoko basoan eta Oizko basoetan jardungo dute eta gainera, herritarrak ere proiektuaren parte egingo dituzte. "Herritarrak natura ondarearen garrantziaren jabe izan behar dira, eta hori lortzeko ekintza guneetara irteera gidatuak egingo ditugu" , azaldu dute ohar bidez Berrizko Udaleko arduradunek.