Inpaktu bisuala arintzeko Olakuetako zubiko zutabeak margoztuko dituzte

Anboto 2021ko uzt. 8a, 09:24

Udaletik jakitera eman dutenez, pintada eta kartel ugari dituzte zutabe horiek. 

Interbiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Sozietate Publikoak, Berrizko Udalak eskatuta Olakuetako zubiko zutabeak margoztuko ditu. Udaletik azaldu dutenez, zutabe horiek margotzearen asmoa ahal den neurrian paisaia integrazioa bideratzea da. 

Zutabeak margozteko horrelako lanetan adituak diren espezialistak bertaratuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!