'Posible al da eguneko zentro bat Berrizen?' mahai-ingurua antolatu du Berrizko Pentsiodunen Mugimenduak. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldira udaleko alderdi politiko guztiak, Berrizko Jubilatuen Etxeko ordezkariak eta Pentsiodunen Mugimenduko ordekariak gonbidatu dituzte. Eztabaida moderatzen Garazi Arrizabalaga berriztarra ibiliko da.
"Gure ustez beharrezkoa da Eguneko Zentroa, Berrizko errealitatera hurbilago eta dimentsionatuago dago eta. Gainera, adinekoentzat ez ezik, familia zaintzaileentzat ere beharrezkoa da", azaldu dute pentsiodunen mugimenduko kideek.
Bestalde, beraien ustez "une egokia" da jubilatuen etxe berri bat lortzeko, irisgarria eta udalaren Eguneko Zentro batean txertatuta egongo dena.