Berriz Kulturaz Blai egitaraua 'Errimak bi oinetan' ikuskizunagaz hasiko dute

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 16a, 12:53
Argazkia: haatik.com

20 ekitaldi baino gehiagok osatuko dute 'Berriz Kulturaz Blai' egitasmoa. 

Ekainaren 18an, Haatik Dantza Konpainiaren 'Errimak bi oinetan' ikuskizunagaz emango diote hasiera 'Berriz Kulturaz Blai' egitasmoari. Eta uztailaren 23ra bitartean hogei ikuskizun baino gehiago eskainiko dituzte. 

Udaletik azaldu dutenez haurrentzako zein helduentzako programazioa antolatu dute. Ikuskizun guztiak doakoak izango dira, baina edukiera mugatua izango da. Hori dela eta, pertsonako 2 sarrera hartu ahalko dituzte. Sarrerak kultur etxean hartu beharko dira. 

Sarrerak hartzeko ordutegia:
Ekainak 15, 16, 22, 23 eta 30 (12:00etatik 13:30era)
Uztailak 6, 7, 13, 14, 20 eta 21 (12:00etatik 13:30era)

EGITARAUA

Ekainak 18, 19:00  HAATIK DANTZA KONPAINIA Errimak bi oinetan (Eskolako patioan)
Ekainak 25, 18:00  HIKA TEATRO Tonbola (Berrizburu kiroldegia)
Ekainak 25, 19:30  DUBE + KUTREBAND (Eskolako patioan)
Ekainak 26,19:30 26:11+ KOHATU (Eskolako patioan)
Ekainak 27,12:00 POTXIN eta PATXIN Ingurumena zaindu (Eskolako patioan)
Ekainak 27,19:30 MIGUEL DEL VALLE +ADRIANA BILBAO Fundiendo el hierro (Berrizburu kiroldegia)
Ekainak 27, 20:00 OSA & MUJIKA Expectations will not kill you (Berrizburu kiroldegia)
Ekainak 27, 20:30 SLIPERY + FEEL THE SOUND Kaleko dantza (Berrizburu kiroldegia)
Ekainak 28, 19:00 CHICHARRÓN CIRCO FLAMENCO Sin ojana (Eskolako patioan)
Ekainak 28, 20:30 TXINTXAUN La nuevAnormalidad parte 2 (Hilerria)
Ekainak 29,12:00 TURUKUTUPA! Reziklantes (Eskolako goiko patioa)
Ekainak 29, 13:00 DANTZARI DANTZA Herriko taldeak (Eskolako patioan)
Ekainak 29,19:00 KORRONTZI & XABIER AMURIZA Koplariak (Eskolako patioan)
Ekainak 30, 19:00 HUTSUN & ORTZI Urbasa (Eskolako patioan)
Uztailak 1,12:00-13:30 /16:00-19:00 UR TXIRRISTA-JUMPING-TIROLINA (Eskolako goiko patioa, kiroldegiko aparkalekua, futbol zelaia)
Uztailak 1, 19:00 OIHAN VEGA Ipuin dantza (Eskolako patioan)
Uztailak 2, 18:00 EDU MANAZAS Fuera de stock (Eskolako goiko patioa)
Uztailak 2, 19:30 PURO RELAJO (Eskolako patioan)
Uztailak 7,18:00 TONI LA SAL Txotxongilo bertsolariak (Eskolako patioan)
Uztailak 9, 19:00 ZANGUANGO TEATRO Al otro lado (Olakueta plaza)
Uztailak 14,18:00 SARINI ZIRKO Txoriak txori! (Eskolako patioan)
Uztailak 16, 19:00 XANPATITO PATO SÒ (Eskolako patioan)
Uztailak 20,18:00 GORKA PEREIRA Vademekun (Eskolako patioan)
Uztailak 23, 19:00 JAWOR Polonia (Olakueta frontoian)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!