Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du Berrizen, bikotekidea laban batekin erasotzeagatik. Erasoa Basaurin gertatu zen atzo. Biktima kaletik etxera bueltatu zen, eta bikotekide ohiarekin egin zuen topo etxebizitza barruan. Gizonezkoak eztabaida bortitz bat hasi zuen, eta biktimaren senide bat agertu zen une hartan. Gizonezkoak, orduan, sukaldeko laban bat hartu eta eraso egin zion bikotekide ohiari. Biktimak zauriak ditu eskuan. Ospitalean artatu dute.
Ertzaintzak Berrizen atxilotu zuen erasotzailea, bere etxean. “Erailketa saiakera”, “genero indarkeria” eta “urruntze agindua haustea” leporatuta atxilotu dute gizonezkoa. Epailearen esku utzi dute eta kartzelan sartu.