Tokiko merkataritza suspertzeko hirugarren kanpaina martxan jarriko dute astelehenean Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 15a, 14:37

Bonuak maiatzaren 17tik aurrera eskuratu ahalko dira. Guztira 730 bonu jarriko dituzte eskuragai eta 32.850 euroko balioa izango dute.

Berrizko Merkatarien Elkarteak eta Berrizko Udalak elkarlanean antolatu dute egitasmoa, hirugarrenez. Helburua tokiko merkataritza bultzatzea izango da. Oraingoan bonu mota bakarra egongo da eskuragai. Erosleak 30 euro ordainduta 45 euroko bonua eskuratuko du, hau da, udalak 15 euro emango ditu bonu bakoitzeko. 

'Bizi Berriz' kanpainaren sustatzaileek azaldu dutenez, saltoki bakoitzak bonu kopuru zehatz bat izango du eta pertsona bakoitzak bonu bakarra erosi ahal izango du. 

Bonuak ekainaren 17ra arte trukatu ahal izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!