[BIDEOA] "Ostalariek karta eta menuen diseinua berrizteko jotzen dute gugana, berezoak erakartzeko"

Anboto 2021ko mai. 13a, 18:50

Urteetan sukaldari lan egin du Markel Etxanizek (Berriz, 1996) norabide aldaketa egitea erabaki zuen arte. Bide berri bati ekin dio sei urtean Bilboko Sukaldaritza eskolan irakasle jardun duen Gorka Mota basauritarragaz: KALAMATA aholkularitza gastronomikoa sortu dute elkarregaz. 

Jatetxe edo tabernen eskaintza gastronomikoa sortzen, kudeatzen edo berrizten lan egiten dute, eta sortu daitezkeen arazoei irtenbidea ematen. Tokiko ekoizleekin showcooking-ak egiten dituzte azoketan. Elkarrizketa osoa bihar ANBOTOko alean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!