Ireki dute Berrizko udalekuetan izena-emateko epea

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 10a, 12:57

Udalekuak uztailaren 5etik 23ra bitartean egingo dira, eta astebetekoak izango dira. 

Berrizko Udalak Bizi Berriz Udan! udalekuak antolatu ditu 4 eta 16 urte bitarteko umeentzat, eta gaurtik maiatzaren 23ra arte herritarrek aukera izango dute bertan izena emateko. Plazak mugatuak izango dira eta izen ematea www.berriz.eus webgunean egingo beharko da, Bizi Berriz atalean. 

Udalekuak uztailaren 5etik 23ra bitartean egingo dira, eta astebetekoak izango dira; 10:00etatik 13:00etara. "Helburua uda ere euskaraz gozatzea da eta tailer horietan askotariko jarduerak izango dira: mendi martxak, espeleologia, orientazioa eta ur jokoak, besteak beste.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!