Asteburuan Berrizen XXII kaleko pintura lehiaketa egin zuten. Lehenengo saria Julio Gomezek irabazi zuen, bigarrena Iker Mugarrak eta hirugarrena Carlos Espigak. Herriko saria, berriz, Karlos Berrizbeitiarentzat izan zen.
Berrizko Udaletik azaldu dutenez, maiatzaren 21era arte egongo dira lanak ikusgai.