Ertzaintzak kale-zurrutean zeuden taldeak sakabanatu ditu hainbat herritan, Berrizen tarteko

Anboto 2021ko mai. 9a, 11:30

Indarrean dagoen osasun araudia beterazteko esku hartu behar izan du Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bart gauetik gaur goizaldera arte, hainbat herritan. Tartean, Berrizen. Jende pilaketak eta kale-zurrutean zeuden pertsona taldeak sakabanatu ditu Ertzaintzak.

Modu prebentiboan eta pertsona taldeak sakabanatzen jardun du Ertzaintzak, kale zurruta debekatuta dagoela gogoraraziz. Bai Berrizen bai beste hainbat herritan, Ertzaintza hurbildu ahala sakabanatu egin dira taldean zeuden pertsonak. Getxo, Bilbo, Arrigorriaga, Santurtzi, Ordizia edota Lezon esku hartu dute Ertzainek.

Herri horietan zenbait pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak eta isun proposamen jarri dituzte. Gauerditik 55 akta bete dituzte, osasun araudiagaz lotuta, maskara ez erabiltzeagatik eta kale-zurrutagaz lotuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!