Urruntze politikaren amaiera eskatu dute Berrizko EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek

Anboto 2021ko mai. 6a, 09:11
Artxiboko irudia

Berrizko Udala osatzen duten hiru alderdiek, EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek espetxe politiken inguruko adierazpena sinatu dute.

Hiru alderdiek, hainbat eskari egin dituzte: tartean urruntze politikaren amaiera eskatu dute. "Espetxeratu guztiak orokorrean eta pertsona preso bakoitza, partikularrean, hurbil ditzatela beren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara", azaldu dute hiru alderdiek adierazpenean. Baita ere, Espetxeetako Lege Orokorrean aurreikusitakoa betetzea.

Bestalde, eskari horiek betetzeak euskal gizartean eta politikan iraganarekin lotutako "etapa bat ixten" lagunduko lukeela eta baita, biktimak gogoratuz, bizikidetza demokratikoan oinarritutako aro berri bat eraikitzen ere. 

Horrez gain, Etxerat elkarteari eta presoen senideei hartutako konpromisoaren berri emango diotela jakinarazten dute adierazpenean Berrizko Udaleko hiru alderdiek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!