Kalean bizi diren pertsonen arretarako zerbitzua hedatzeko eskatu du Berrizko Elkarrekin Podemosek

Anboto 2021ko api. 29a, 11:27

Kale gorrian dauden, kalean bizi diren, pertsonen eskubideak bermatzeko beharrezko zerbitzuak martxan jartzeko eskatu dio alderi moreak Berrizko Udalari.

Berrizko Elkarrekin Podemos IU-k mozio bat erregistratu du asteon. Mozioaren asmoa kale gorrian dauden pertsonentzako baliabideak zabaltzea da. Proposamenak hilabeteko epean zabaltzeko dauden zerbitzuak garatzeko plangintza-egutegi bat aurkezteko eskatzen die tokiko gobernuei, beharrezkoak diren baliabideak esleituz eta kalean bizi diren pertsonei arreta ematen dieten eguneko zentroetarako eta gaueko egoitza-baliabideetarako aurrekontu-partida zabalduz. 

"Pandemiak larriagotu egin du kale gorrian dauden pertsonek pairatzen duten zaurgarritasun-egoera. Horregatik, beharrezkoa da etxegabetasunari aurre egiteko baliabideak egokitzea, pertsona horiek bizitoki eta gizarte-arreta egokia izan dezaten. Udalerriak dira egoitza-zerbitzu horiek emateko bete-beharraren titularrak, eta bitartekoak ez dira nahikoak gizarte-erakundeek adierazten dituzten premiei aurre egin ahal izateko", azaldu dute mozioan alderdi moreko kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!