Maiatzaren 8an kaleko pintura lehiaketa egingo dute Berrizen

Anboto 2021ko api. 28a, 09:32

Maiatzaren 8an XXII Kaleko Pintura Lehiaketa antoaltu dute Berrizen. Aurreko urteetan lez aire librean egingo den lehiaketa izango da. 

Irabazleak 600 euroko saria jasoko du, bigarrenak 500ekoa eta hirugarrenak 400ekoa. Herriko lehenengoari, berriz, 300 euroko saria emango zaio, baldin eta lehenengo hiru sailkatuen artez ez badago. Aurkezturiko lanak maiatzaren 8tik 21era bitartean erakutsiko dira, Berrizko Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!