Gaur, 14:30 inguruan, kamioi batek Eitzaga industrigunean aparkatuta zegoen Peugeot markako auto bat jo du. Ertzainak bertaratu direnean gidariak adierazi die txarto sentitzen zela. Horregatik anbulantzia bati deitu diote eta badaezpada Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Bestalde, 16:20an, AP-8an eta Iurreta parean, auto batek su hartu du matxura mekaniko bategatik. Suhiltzaileak bertaratu dira eta egoera kontrolatuta dago. Ez dago auto ilararik.