Barikuan hasiko da Dagaz egitasmoa Berrizen

Anboto 2021eko martxoaren 2a

Dantza garaikidearen zaleen sarea osatzea da Dagaz egitasmoaren helburua, horretarako, talde amateurren sorrera sustatuz. 

Berrizko saioak barikuro egingo dira, Kultur etxean, 19:00-20:30 bitartean. Martxotik ekainera bitartean bitartean izango dira saio hauek, eta 40 euro ordaindu beharko dituzte erabiltzaileek. Berrizen ez ezik, Durangon ere jarri da martxan egitasmoa. Durangaldetik kanpo, Amurrion (Araba), Trapagaranen (Bizkaia), Hernanin, Zumaian eta Lezon (Gipuzkoa).

Informazio gehiagorako, eta saioetan izena emateko dagaz@dagaz.eus helbide elektronikoa eskaini dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!