Publiko guztiei zuzenduta egongo diren hiru ikuskizun antolatu ditu Berrizko Udalak, inauteriak ospatzeko. Egitarauari hasiera 'Jule Hortzmuga' ikuskizunagaz emango diote. Otsailaren 11n izango da, 17:00etan. Otsailaren 13an, berriz, 'Gigante. La Pequeña Victoria Cen' ikuskizuna eskainiko dute, 19:00etan. Eta otsailaren 16an, Zinbulu ikuskizunagaz gozatzeko aukera egongo da, 18:00etan.
Sarrerak otsailaren 9an 12:30etatik 13:30era eta 17:30etatik 19:00etara eta otsailaren 10ean, 12:30etatik 13:30etara jaso ahal izango dira. Bakoitzak lau sarrera eskuratu ahalko ditu.