Euskarazko ikasketak sustatzeko kanpainagaz bat egin du Berrizek

Anboto 2021ko ots. 2a, 12:59

Bizkaiko hainbat udalerrik 'Nahi dudalako!' kanpaina martxan jarri dute, euskarazko ikasketak sustatu asmoz. Dinamika horren baitan dago Berrizko Udala baita, Elorriokoa ere. Bertan parte hartu dute Bizkaiko 15 udalerritako eta hiru mankomunitate ezberdinetako 15 eta 16 urteko gazte eta euren gurasoek.

Udaletik azaldu dutenez, kanpainaren helburu nagusia DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak euskaraz egitea da.

Kanpainaren ardatza www.nahidudalako.eus webgunea da. Bertan gazteek Batxillergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko dituzten eskaintzen berri jasotzen dute. Horrez gain, unibertsitateko eskaintza zein den ikusteko aukera ere ematen die webguneak gazteei. Baita etorkizunera begira, izan ditzazketen zalantzak argitzeko ere balioko diete.

Horrez gain, webgunean sartu eta bertan dagoen inkesta betetzen dutenek, hainbat sari irabazteko aukera izango dute: Ipad bat, Homepod bozgorailu inteligentea eta kultura eta kirol materiala erosteko 200 euroko bonoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!