Launa upategiko ardo guztiak nazioartean erreferente

Maialen Zuazubiskar 2021ko ots. 1a, 09:30
Unax eta Iker Unzalu, Launa upategiko kudeatzaileak dira Usuri arrebagaz batera.

Espainiar estatuan ekoiztu eta merkaturatzeko diren 10.500 ardotik gora jasotzen ditu Peñin Gidak 2021ean. Nazioartean erreferentea den gida da eta, aurten, Launa upategiko ardoek puntuazio bikaina lortu dute bertan.

Launa familia bodegako kideak "pozarren" daude lortu duten emaitzagaz. "Oso pozik gaude gure ardoek lortutako puntuazioagaz. Peñin Gida gida erreferentea da nazioartean, eragin handia duena", adierazi du Unax Unzalu Launa upategiko kideak.

Launak Berrizen du egoitza, eta han duten upategiko ardo guztiek 90 puntutik gorako balorazioa jaso dute. "Ardo bakar batek ere ez du bikain puntuazioa lortu, baina denek 90 puntutik gorako puntuazioa izan dute. Hori oso garrantzitsua da guretzat, gure bodegan egiten den lana bikaina dela esan gura du eta", esan du Unzaluk.

Erakusleiho bikaina
Pandemiaren eraginez, beste hainbat sektoretan lez, upategiak ere garai zailak bizitzen ari dira. "Gure bodega beti egon da ostalaritza, jatetxe eta denda berezietan zentratuta. Eta beste hainbat proiekturi lez, guri ere izugarri eragin digu", gaineratu du Launako kideak. Hala ere, argitu du egoera hau ere pasatuko dela eta Peñin Gida "erakusleiho bikaina" izango dela Launa upategiarentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!