Berrizko merkatarien bizikleta elektrikoa 10.445 zenbakiarentzat

Anboto 2021ko urt. 12a, 11:47

Pandemia sasoiak gogor kolpatu ditu merkatariak, baina Berrizko Merkatari Elkarteko kideak inoizko indartsuen irten dira kalera. 2020 urte bukaeran kanpaina berri bat martxan jarri zuten, eta hainbat sari banatu dituzte beraien dendetan erosketak egin dituztenen artean.

Dagoeneko Berrizko Merkatari Elkarteak antolatutako kanpainak baditu irabazleak eta zenbaki hauek izan dira sarituak. Lehenengo saria, BH bizikleta elektrikoa eta ekipamendua, 10.445 zenbakiaren izan da. Bigarren saria, ordenagailua, 15.846 zenbakiarentzat. Hirugarren saria, telebista, 4.538 zenbakiarentzat. 500 euroko otzara 3.975 zenbakiarentzat eta 300 euroko otzarak, 15.628, 23.774, 6.189, 19.762 eta 7.845 zenbakientzat.

BME elkartea bultzatzea
Kanpainaren bitartez, herritarren artean herriko komertzioak bultzatzeaz gain, oraindik merkatari elkartean sartu gabe dauden komertzio eta tabernak bertan sartzea ere izan du helburu ekimenak. Zenbat eta komertzio gehiago izan "orduan eta indar handiagoa" izango dutela uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!