Willis Drummond, Hatxe, Licenciado Vidriera eta Travellin' Brothers, besteak beste, Berriztik igaroko dira urtarrilean

Anboto 2021eko urtarrilaren 9a

Gaur ekingo diote Berrizko Kultur Etxean egitarau berriari. Hatxek (Idoia Hernandez Toledo) Panpin hautsi dantza bigarren lana aurkeztuko du zapatuan, urtarrilak 9, 19:00etan. 

Willis Drummond rock talde entzutetsuak emanaldi bikoitza eskainiko du urtarrilaren 15ean: 17:30ean eta 19:30ean. Aurretik, 12:00etan, Travellin' Brothers taldeak kontzertua eskainiko du. Egun bat beranduago, urtarrilaren 16an, Licenciado Vidriera durangarrak kontzertua eskainiko du, 19:00etan. Erlauntza antzezlanaren txanda izango da urtarrilaren 18an, 19:00etan.

Ikuskizunetarako sarrerak urtarrilaren 11tik 14ra bitartean eskuratu ahal izango dira, Berrizko liburutegian (10:30-13:30 eta 16:30-20:30 bitartean; urtarrilaren 11n arratsaldean bakarrik). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!