Umerritik azaldu dutenez egutegi berezia da, bertako natur ondarea eta ahozko ondarea jasotzen baititu. "Egutegi honetan galtzen ari diren bi ondare horiek batu nahi izan ditugu, etxeetara eramateko formatu erraz batean jasoz", esan dute eskolakoek.
Egutegia azokako denda digitalean egongo da eskuragai, baita hainbat dendatan ere.