Ostalariei laguntzeko 50.000 euro bideratuko ditu Berrizko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko azaroaren 30a

Berrizko Udalak 50.000 euro bideratuko ditu herriko ostalari eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzueetako mikoenpresei eta pertsona autonomoei Covid-19ak eragindako ondorio ekonomikoak arintzen laguntzeko. 

Udaletik azaldu dutenez, laguntzak honako hauek jaso ahalko dituzte. Sektore horretako ostalaritza eta jatetxeetako zerbitzuen eta establezimenduaren enpresa-jarduera Berrizen garatzen dutenek eta eragiketa bolumena 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea eta 10 langile baino gehiago ez izatea, besteak beste.

Laguntzen zenbatekoa ondorengoa da. Langile bat eta 3 langile artean dituzten enpresek 1.000 euro jasoko dituzte eta 3 eta 10 langile arteko enpresek 1.500 euro jasoko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!