Xabier Amurizaren koplekin osatuta, Korrontzik disko berria kaleratu du: 'Koplariak'

Aritz Maldonado 2020ko aza. 28a, 10:20

Korrontzi musika taldeak bere ibilbideko hamargarren diskoa kaleratu du oraintsu. Korrontziko Agus Barandiaranen eta Xabier Amurizaren hiru urteko hartu-emanaren fruitua da Koplariak diskoa. Lana disko-liburu formatuan kaleratu dute, Elkar diskoetxeagaz. 

Liburuak Xabier Amurizaren koplak eta hauen azalpenak biltzen ditu. Hamargarren lan honetarako, Korrontzik ildo aldaketa egin du. DJ Makalagaz batera, euren ibilbideko berrikuspen elektronikoa egin zuten aurreko lanean. Oraingo honetan, folkaren eta musika tradizionalaren mundura bueltatu dira.

Ahotsenean aurkezpena
Korrontzik eta Xabier Amurizak hamabi emanaldi dituzte finkatuta. Abenduaren 23an hasiko dute Koplariak diskoaren aurkezpen bira, eta apirilaren 10era bitartean jarraituko dute emanaldiekin. Lehengo emanaldia Durangon egingo dute, abenduaren 8an, Ahotsenean. Ordu erdiko emanaldia izango da eta musikariez gainera Amurizak ere igoko du oholtzara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!