[ARGAZKI GALERIA]: Berrizko ostalariek herriko tabernetan SOS Ostalaritza kartelak jarri dituzte

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 26a, 09:13

Azaroaren 7an ostalariek ateak itxi behar izan zituzten berriro, COVID19aren kutsatze datuek okerrera egin zutelako Euskal Autonomia Erkidegoan. Jaurlaritzak horrela behartuta, ostalariek bigarrenez jaitsi zuten pertsiana. Euren egoera "dramatikoa" da gaur egun, eta "kriminalizatuta" sentitzen direla azaldu diote hainbat ostalarik ANBOTOri.

Bigarren itxialdiagaz batera, Berrizko ostalariak kalera protestan irteten hasi ziren. Joan zen astean, esaterako, eliza ondoan hasi eta manifestazioa egin zuten herriko kaleetatik 'SOS ostalaritza' lemapean. "Babesik barik" daudela eta ez dutela informaziorik salatu zuten.

Atzo berriro irten zuten kalera euren egoera azaltzen zuten kartelak ipintzera. Herriko taberna guztietatik pasatu ziren, eta bertan SOS Berrizko Ostalaritza kartelak jarri zituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!