Sutea piztu da Berrizko txabola batean eta hiru txakur atera behar izan dituzte ondoko txakurtegitik

Anboto 2020ko aza. 23a, 10:56

Ez da pertsonarik zauritu.

Goizeko 9:15ak aldera sutea piztu da Berrizko txabola batean, Manufacturas Zeta enpresaren inguruetan. Segurtasun Sailak esan duenez, ez da pertsonarik zauritu. Dena den, txabolaren ondoan txakurtegi bat dagoela zehaztu du Segurtasun Sailak, eta bertatik hiru txakur atera behar izan dituztela azaldu du. Suhiltzaileek dagoeneko amatatu dute sua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!