Bestalde, lanak originalak eta argitaratugabeak izan beharko direla eta zuri-beltzean nahiz koloretan aurkeztu ahal izango direla azaldu dute. Lanak Berrizko Kultur Etxeko Liburutegian aurkeztu beharko dira abenduaren 11a baino lehen.
Hainbat sari
Berrizko Udalak hainbat sari emango ditu. Lehen saria 250 eurokoa izango da eta bigarrena 200 eurokoa. Genero ikuspegiaren atalean 200 euroko sari bat egongo da, eta herriko sari onenarentzat 100 euroko sari berezi bat egongo da. Beti ere, saritua lehenengo sailkatuen artean egoten ez bada.