Berriz ezagutzen ekimenaren bigarren edizioa antolatu du Berrizko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko aza. 11a, 11:24

Argazkia: Artxiboko irudia (Berriz, Arrierreka)

Parte-hartzaileen artean 50 euroko bonu bat zozkatuko dute. Sari banaketa abenduaren 3an egingo da. 

Herria ezagutu, euskaraz egiten diren "ohiko" akatsak zuzendu, lexikoa aberastu eta bertako kultura eta hizkuntza maitatzeko Berriz ezagutu lehiketa martxan jarri zuen konfinamendu sasoian Berrizko Udalak. Orain, berriz, bigarren edizioa jarri dute martxan eta abenduaren 9ra arte partehartzeko aukera izango dute herritarrek. 

Parte-hartzaileak Berrizko establezimenduetan gastatzeko 50 euroko bonu baten zozketan sartuko dira eta Berrizko Ondareari buruzko liburu bat irabaziko dute. Sari banaketa abenduaren 3an izango da. 

Berriz Prest!
Bestalde, udalak herritarrei Euskaraldian parte hartzeko deia egin die. Txapak azaroaren 16tik 19ra 17:00etatik 19:00etara eta azaroaren 20an 11:00etatik 13:00etara banatuko dituzte Berrizko Kultur Etxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!