Ondarearen Europako Jardunaldien baitan erakusketa antolatu dute Berrizen. Kultur Etxean egingo duten erakusketaren izenburua 'gure aitita-amamen eskolei' buruzkoa da. Erakusketa azaroaren 1era arte zabalik egongo da, Berrizko Kultur
Etxearen ordutegian.
Gainera, erakusketaren osagarri, urriaren 25ean, 12:00etan, solasaldi berezia izango da. Xabier Amurizak eta Fermin Barcelok eskola garaikoak gogoratuko dituzte. Kultur Etxera gerturatzen direnek solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.