Adinekoentzako hainbat jarduera antolatu dituzte Berrizen

Anboto 2020ko urr. 9a, 08:00

Izen-ematea doakoa izango da eta urriaren 13tik aurrera egin beharko da. 

Konfinamentuak adinekoengan eragin duen inpaktua minimizatu asmoz, hainbat jarduera antolatu ditu Berrizko Udalak. Jarduerak urriaren 19tik aurrera izango dira, 9:00etatik 18:30era. 

Hauek dira antolatu dituzten ekintzak: 

- Jarduera fisiko pasiboa
- Memoria-tailerra
- Nagusilagun
- Jolas-tailerra
- Tailer digitala
- Euskal kantuen ikastaroa

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!