Kaleko pintura lehiaketa urriaren 17an egingo da Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 7a, 08:51
Artxiboko irudia

Urriaren 17rako XXI Kaleko Pintura Lehiaketa antoaltu dute Berrizen. Aurreko urteetan lez aire librean egingo den lehiaketa izango da. 

Irabazleak 600 euroko saria jasoko du, bigarrenak 500ekoa eta hirugarrenak 400ekoa. Herriko lehenengoari, berriz, 300 euroko saria emango zaio, baldin eta lehenengo hiru sailkatuen artez ez badago. Aurkezturiko lanak urriaren 17tik 30era bitartean erakutsiko dira, Berrizko Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!